Egileak 2019

AGUSTÍN FERRER
AGUSTÍN FERRER


Marrazkilaria da, gidoilaria eta lerro argiaren eta istorio ilunen zalea. Estilo klasikoa du marrazkian eta teknikan. 20 urtez baino gehiagoz zaildu da komiki lehiaketen munduan, hainbat kategoriatako 30 bat sari izan arte.

Arkitektura teknikoan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, bertan irakasle izan zen hamabi urte, eta hamahiru urte eta erdiz Capilla Vallejo Arquitectos estudioan aritu zen lanean.

Berrogei urterekin, erabaki zuen komikiaren mundu profesionalera igarotzea. Ordutik, hainbat titulu egin ditu zenbait argitaletxerentzat.

Beste autore batzuekin batera argitaratu ditu Gandhi, el maestro de la vida, La nueva era del sueño (Saure, 2004 eta 2005) eta De Muerte (GP Ediciones, 2016). Horrez gain, El Clímaco umorezko aldizkaria zenean kolaborazioak egin zituen, baita Jot Downen argitalpenen ilustrazioan ere, tarteka.

Bere kabuz, honako hauek egin di tu, besteak beste:
Las apasionantes lecturas del Sr Smith (West Indies Publishing Company, 2018)

Cartas desde Argel (West Indies Publishing Company, 2018)

Cazador de Sonrisas (Grafito Editorial, 2014) – Frantzian Groupe Paquet etxeak argitaratua.

Arde Cuba (Grafito Editorial, 2017) – Nobela Grafiko Nazionala Onenaren José Sanchis saria jaso zuen, baita gidoi onenaren saria ere, Donostiako Komikiaren Aretoan. Frantzian Groupe Paquet etxeak argitaratua.

MIES (Grafito Editorial) Mies van der Rohe arkitekto alemanaren biografia fikzionatua. Frantzian Groupe Paquetek argitaratu zuen, eta Alemanian Carlsen argitaletxeak.


AROHA TRAVÉROSA CODINAIRENE MÁRQUEZCELS PIÑOLALBERT MONTEYSSOLE OTERONACHO VIGALONDOHIGINIA GARAYPATRICIA MILLANANA GALVAÑELIZABETH CASILLASEL HEMATTOCRÍTICOKIKE INFAMEBORJA CRESPO