Egileak 2019

EL TORRES
EL TORRES


El Torres (Málaga, 1972) azken urteotako Espainiako gidoilari oparoenetako bat da. Hainbat herrialdetan egin du lan, esaterako, Frantzian, Alemanian, Japonian eta AEBetan. Azken horretan, Image Comics, IDW Publishing etxeei esker egin du lan, eta, orain dela gutxitik, berak sortutako Amigo Comics konpainiaren bidez egiten du. Arrakasta handia izan du beldurrezko komikietan, esaterako, El velo, El bosque de los suicidas, Nancy in hell, Tambores eta Las brujas de Westwood, obrekin; horregatik, “beldurraren maisutzat” jotzen da. Hala ere, ez du zalantzarik izan erregistroa aldatzeko, eta Bribones sail komikoa eta El fantasma de Gaudí thriller psikologikoa egin zituen. Azken horrekin, 2015eko Madrilgo Komikiaren Aretoan gidoilari onenaren saria irabazi zuen, eta 2016ko Bartzelonako Komikiaren Aretoan Estatuko obra onenaren saria eskuratu zuen. 2017an, Heroes Comic Con Madrilen Estatuko gidoilari onenaren saria jaso zuen. Geroago, Camisa de fuerzaargitaratu zuen, telebistarako egokitzen ari direna, baitaRoman Ritual ere. Goya, lo sublime terrible argitaratu berri duen beldurrezko istorioa da, Francisco de Goya duena protagonista moduan. Egun Málagan bizi da. El Torresek 2018an ibilbide profesionalaren AACE saria jaso zuen.


AROHA TRAVÉROSA CODINAIRENE MÁRQUEZCELS PIÑOLALBERT MONTEYSSOLE OTERONACHO VIGALONDOHIGINIA GARAYPATRICIA MILLANANA GALVAÑELIZABETH CASILLASEL HEMATTOCRÍTICOKIKE INFAMEBORJA CRESPO