Egileak 2019

GABRIELLE BELL
GABRIELLE BELL


Gabrielle Bell Ingalaterran jaio zen, baina 5 urte zituela Kaliforniara joan zen bizitzera. Bertan, landako komunitate isolatu batean hazi zen. 2001ean, New Yorken instalatu zen, eta When I’m Old and Other Stories argitaratu zuen. Orduan, bere lana hainbat argitalpenetan azaltzen hasi zen, besteak beste, hauetan: McSweeney’s, The Believer, Bookforum eta Vice.

Ediciones La Cúpula argitaletxeak Afortunada argitaratu zuen, Ignatz saria jasotako lana, baita Cecil y Jordan en Nueva York obra ere, Michel Gondryk Tokyo! antologian zinemara eramandakoa.

Voyeurs da haren azken lana; Publishers Weekly, Kirkus Reviews eta The Atlantic argitalpenen ustez, urteko liburu onenetako bat.


AROHA TRAVÉROSA CODINAIRENE MÁRQUEZCELS PIÑOLALBERT MONTEYSSOLE OTERONACHO VIGALONDOHIGINIA GARAYPATRICIA MILLANANA GALVAÑELIZABETH CASILLASEL HEMATTOCRÍTICOKIKE INFAMEBORJA CRESPO