Egileak 2019

JAVIER DE ISUSI
JAVIER DE ISUSI


Bilbo (1972). Arkitektura ikasi zuen Donostiako eta Lisboako eskoletan. Behin karrera amaitutakoan, labur-labur probatu zuen ofizioa, eta urtebetez Latinoamerikako zati handi batetik ibiltzera eramango duen bidaia bat egin zuen. Bidaia horretatik itzultzean, beti egin nahi izan duenari ekitea erabaki zuen: istorioak binetetan kontatzeari.

Hainbat komiki lehiaketatan sariak irabazi ondoren, 2004an, Los viajes de Juan Sin Tierra, argitaratzen hasi zen, nolabait bere bidaietan oinarritutako tetralogia bat. Laster hasi zen beste hizkuntza batzuetara itzultzen, eta honako izenburu hauek ditu tartean: La pipa de Marcos (Astiberri, 2004), La isla de Nunca Jamás (Astiberri, 2006), Río Loco (Astiberri, 2009) y En la tierra de los Sin Tierra (Astiberri, 2010).

Saga amaitu ondoren, Luciano Sacinorekin heldu zien berriz Historias del olvido (Dolmen, bi liburuki, 2007 eta 2011) komiki kolektiboaren gidoiei,La partida del soldado, idatzi zuen, Leticia Ruifernándezek ilustratutako ipuina (El Jinete Azul, 2011), Oscar Wilderen El retrato de Dorian Gray,eleberria ilustratu zuen (Astiberri, 2012), eta Ometepe (Astiberri, 2012), marraztu zuen, Saracinoren gidoia eta Los viajes de Juan Sin Tierratetralogiaren erreferentziak dituen komikia.

Baleak ikusi ditut (Astiberri, 2014) lanarekin –gaztelaniaz, frantsesez eta alemanez ere argitaratu zen–, Espainiako eta Frantziako komiki jaialdi garrantzitsuenetan sarietarako izendapenak jaso zituen.. 2015ean, CEAR-Euskadirentzat (Euskadiko Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea) As?lum argitaratu zuen, una errefuxiatuen gaia hainbat ikuspegitatik jorratzen duen nobela grafiko bat, 2017an CEARek eta Astiberrik elkarrekin editatu zutena. La divina comedia de Oscar Wilde obran ia bost urte eman ditu lanean Javier de Isusik, 2014ko udan hasi baitzen lanean.


AROHA TRAVÉROSA CODINAIRENE MÁRQUEZCELS PIÑOLALBERT MONTEYSSOLE OTERONACHO VIGALONDOHIGINIA GARAYPATRICIA MILLANANA GALVAÑELIZABETH CASILLASEL HEMATTOCRÍTICOKIKE INFAMEBORJA CRESPO