Egileak 2019

MAMEN MOREU
MAMEN MOREU


(Huesca, 1985). Huescan jaioa, baina Bilbotarra adopzioz.

Lehen umorezko tirak El Jueves aldizkari satirikoan argitaratu zituen, 2009an. Bertan, lehen aldiz agertu zen bere lehen komikiko pertsonaia protagonista: Marcela. Elkarlan hori aldian-aldian egin zuen 2016ra arte. Ordutik, asteko orrialde bat argitaratzen du, Dolores y Lolo (Iván Battyren gidoiekin), eta webgunean kolaborazioak egiten ditu.

2014an, Astiberrirekin argitaratu zuen bere lehen nobela grafikoa, Resaca,eta harekin jaso zuen 2015eko Bartzelonako Komikiaren Aretoko ezusteko autorearen saria, baita obra onenarena, gidoi onenarena eta marrazki onenena ere, Aragoiko Komikiaren IV. sarietan, 2014an.

Desastre (Astiberri, 2018) da bere bigarren obra luzea, baina 2014tik hainbat bilduma albumetan elkarlanean aritu da, Estatuko eta nazioarteko beste autore batzuekin batera, tarteanInstitutos (Astiberri, 2014). Gidoilari eta komiki marrazkilari moduan egindako lanak beste ilustrazio lan batzuekin batera egiten ditu, eta komikiaren inguruko hitzaldiak eta haurrentzako eta helduentzako marrazki tailerrak ematen ditu. Gala izeneko txakur bat du, eta oso izaera antzekoa dute.


AROHA TRAVÉROSA CODINAIRENE MÁRQUEZCELS PIÑOLALBERT MONTEYSSOLE OTERONACHO VIGALONDOHIGINIA GARAYPATRICIA MILLANANA GALVAÑELIZABETH CASILLASEL HEMATTOCRÍTICOKIKE INFAMEBORJA CRESPO