Egileak 2019

PEPE LARRAZ
PEPE LARRAZ


Pepe Larraz (Madril, 1981). Madrilgo Escuela nº 1 eskolan batxilergo artistikoa ikasi zuen, eta gero Arte Ederrak egin zituen UCMn. Beste artista askok bezala, bere ibilbidea fanzineetan hasi zuen, eta komiki marrazkilari profesional moduan egindako lehen lana “Cristi y sus movidas” (2005) izan zen. Denbora batez, publizitate lanak eta hainbat aldizkaritan argitalpenak egin zituen aldi berean (Diez Dedos, Dos veces breve, Arruequen, Gato Negro, Lunatico, Lovexpress eta abar), eta, horren ondoren, AEBetara joan zen 2010ean, Marvelentzat New Avengers: Luke Cage komikiaren zenbaki bat marrazteko. Ameriketako merkatuarekin harremana egin ondoren, bere ibilbidea garatu du Marvelentzako marrazkilari moduan, beste zenbait bildumarentzat ere marraztu baitu, esaterako: Spidergirl, Thor eta Wolverine and the X-Men. Jedi zaldun bat ere marraztera iritsi da, Kanan, The Last Padawan komikian. Egun, Lurreko heroi boteretsuenak marrazten ditu Uncanny Avengers bilduman.


AROHA TRAVÉROSA CODINAIRENE MÁRQUEZCELS PIÑOLALBERT MONTEYSSOLE OTERONACHO VIGALONDOHIGINIA GARAYPATRICIA MILLANANA GALVAÑELIZABETH CASILLASEL HEMATTOCRÍTICOKIKE INFAMEBORJA CRESPO