Egileak 2020

ALBERT MONTEYS
ALBERT MONTEYS


Albert Monteysek (Bartzelona, 1971) bizi osoa darama umorezko komikien bueltan. La Peñyarekin Mondo Lirondo eta bakarka Calavera lunar argitaratu ostean, El Jueves aldizkarian marraztu zuen astero 2014ra arte. Tato eta ¡Para ti, que eres jóven! serieen egilea da; azken horren kasuan, Manel Fontdevilarekin batera. ¡Universo! serie digitala sortu du, eta horren lehenengo bolumena argitaratu zenean (Astiberri, 2018) Zona Cómic saria eta 2018an argitaratutako autore nazionalaren lanik onenaren Cómic Barcelona saria eskuratu zituen. Beste lan berri batzuk dira El show de Albert Monteys (2018) eta Carlitos Fax (2017).