Egileak 2020

ANA GALVAÑ
ANA GALVAÑ


Ana Galvañ (Murtzia, 1980) komikigilea eta ilustratzailea da. Valentzian arte ederrak ikasi ostean Madrilen finkatu zen. Argitaletxe eta publizitate agentzietarako lan egiten du bere estudio propioan. Bere istorioak honako argitaletxe hauetan agertu dira: Fantagraphics, Nobrow, Ultrarradio, Vertigo DC, Off Life, Autsáider, Apa-Apa eta Fosfatina. Berriki argitaratu du Tarde en McBurger’s, aurre-nerabezaroko istorio fantastikoa, Apa Apa cómicsek argitaratua.

Gainera, komikiaren eta ilustrazioaren bueltako hainbat jaialdirekin kolaboratu izan du: GRAF, Grafic-ho, Valentziako Komiki Jardunaldiak, Garabato fest, Entreviñetas eta Small Press Expo. 2010ean Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen III. Creacómic sariketan, eta bere lana Premio Gràffica sariarekin (2016) aitortu zuten.