Egileak 2020

BORJA CRESPO
BORJA CRESPO


Borja Crespok (Bilbo, 1972) hainbat film labur eta Neuroworld (2014) film luzea egin ditu, bai eta askotariko talde eta artistentzako bideoklipak ere. Horrez gain, film laburrak, publizitate spotak eta hainbat ekitaldi ekoiztu ditu. Peñíscolako Nazioarteko Zinema Jaialdia zuzendu zuen hiru urtez (2003-2005), eta kultura ekitaldien koordinatzaile lanetan ere badihardu; tartean, Getxoko Komiki Azokan (2002az geroztik).

Sarri idazten du hainbat komunikabidetan zinemari, komikiari eta joerei buruz, eta espezializatutako hainbat liburu sinatu ditu. 2009an komiki istorioen dibulgazio sarirako izendatu zuten Bartzelonako Komiki Azokan.

Marrazkilari gisa honako hauek argitaratu ditu: ales from the Splatter Family, Comic Horror Freak Show, El cielo más alto eta Devuélveme mi secreto. Horrez gain, La Comictiva, Tos, Dos Veces Breve eta Rolling Stone aldizkarietan kolaboratu izan du.