Egileak 2020

ELIZABETH CASILLAS
ELIZABETH CASILLAS


Elizabeth Casillas (Bilbo, 1986) Kazetaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Cactus aldizkariaren fundatzailea. Aldizkari horretan edizio nahiz erredakzio lanak egiten ditu, eta nagusiki literaturan, artean, komikietan eta feminismoetan zentratzen da. Komikiei buruz hitz egiten eta horiek idazten kolaboratu ohi du hainbat komunikabidetan (El Correo, Mincho, Rockdelux eta Cuco, cuadernos de cómics, besteak beste), eta eleberri grafikoen irakurketa klubak koordinatzen ditu.