Egileak 2020

HIGINIA GARAY
HIGINIA GARAY


Higinia Garay (Higi Vandis), Getxoko Komiki Jardunaldien kartelaren egilea, ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko lanetan ari da Bilbon, eta 2013az geroztik bere estudio propioaz arduratzen da, zeina gai sozial eta feministetan espezializatuta baitago. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta aldizkarien diseinu grafikoari buruzko masterra egin zuen Madrilgo Diseinuaren Europar Institutuan. Prestakuntza hori MKL design estudioko diseinatzaile lanarekin uztartu zuen. Hainbat euskarrirekin lan egiten du: kartelak, dokumentalen karatulak eta diskoen azalak. Bere diseinuetarako nagusiki tinta txinatarra eta akuarelak erabiltzen ditu, beste teknika batzuez gain.