Egileak 2020

IRENE MÁRQUEZ
IRENE MÁRQUEZ


Irene Márquez (Valdepeñas, Ciudad Real, 1990) El Jueves aldizkariko ohiko sinaduretako bat da. Argitalpen horretan umore beltzeko komiki zerrenden sekzio propioa dauka astero: Te has pasado. Ilustratzaileak Esto no está bien argitaratu berri du (Autsaider Cómics), umore beltzeko biñeta dibertigarri, kritiko eta makabroen bilduma. Horietako batzuk aldizkarian agertu dira, eta beste batzuk orain arte ez dira argitaratu. Arte Ederretan graduatua da eta Granadan bizi da. Liburu honetan gupidarik gabeko umore jarduerak islatu ditu, gizarteko arauen aurkakoak.