Egileak 2020

KIKE INFAME
KIKE INFAME


Kike Infame (Bilbo, 1975), Infame & Co izenez ere ezaguna, umetatik erakarri izan du komikiaren munduak. Hainbat fanzinetan argitaratu ostean, Historias del olvido komiki kolektiboan parte hartu zuen, eta Quatroccento monografikoa egin zuen, biak ere Dolmen argitaletxearentzat. El hombre que vino del cielo (Astiberri, 2008) izan zen haren lehenengo istorio luzea, eta, ondoren, Corina y el pistolero (Dolmen, 2009) egin zuen, Luciano Saracinoren gidoiarekin. Autoeditatutako Morirse en Bilbao seriearen egilea ere bada.

Istoriogile eta ilustratzaile lanak egitearekin batera, komikiaren esparru hori dibulgatzen eta astintzen dihardu: komikiari eta ilustrazioari buruzko mahai-inguru eta jarduera anitz antolatu, elkarrizketa luzeak zuzendu eta Z aldizkarirako erreseinak eta elkarrizketak egin ditu.