Egileak 2020

NACHO VIGALONDO
NACHO VIGALONDO


Nacho Vigalondo errealizatzaile eta gidoilaria (Cabezón de la Sal, 1971) 7:35 de la mañana film laburrari esker egin zen ezagun. Izan ere, bere kategoriako Oscar sarietarako izendatu zuten 2004an. Telebistako espazioetan gidoilari gisa lan egin eta beste film labur batzuk errealizatu ostean, 2007an bere lehenengo film luzea estreinatu zuen: Los cronocrímenes. Arrakasta handia izan duen Sundanceko jaialdian. 2011. urtean bere bigarren filma zuzendu zuen, Extraterrestre. Horren ostean etorri ziren Open Windows (2014) eta Colossal (2016). Azken hori munstro erraldoien generoaren birformulatzea da. 2019an El vecino telesaila zuzendu zuen, Santiago García eta Pepo Pérezen izen bereko komikian oinarritua.