Egileak 2020

SOLE OTERO
SOLE OTERO


Sole (Buenos Aires, Argentina, 1985) Buenos Aireseko unibertsitatean graduatu zen Ehun-diseinuan eta badira 10 urte komikian eta ilustrazioaren munduan jarduten dela. Zenbait egunkari eta aldizkarietan kolaboratzaile aritzen da eta Nana Toledo abeslariaren A fada sonhadora eta Liza Porcelli Piussiren Ni se te ocurra haurrentzako liburuak ilustratu egin ditu.

La pelusa de los días (La Cúpula, 2015), Poncho fue (La Cúpula, 2017) eta Intensa (Astiberri, 2019) komikien egilea da. Azken lan hori Frantziako Angoulême hirian Maison des Auteurs-ek antolatutako egoitzan zehar egin zuen.