EGILEAK 2021

ALVARO MARTÍNEZ BUENO
ALVARO MARTÍNEZ BUENO


Alvaro Martinezek Arte Ederretako lizentziatura lortu zuen Salamancako Unibertsitatean 2004an. Publizitaterako eta filmetarako storyboard-ak egiten ziharduen, baita ilustratzaile komertzial gisa ere. Pasio eta talentu handiz, pixkanaka komikiak marrazten hasi zen profesionalki, bere lehen orrialdeak Harbinger (Valiant) seriean argitaratuz. Ondoren, Marvel Comics argitaletxearentzat hasi zen lanean, Iron Man, Ultimate Comics: X-Men edo Cataclysm: Ultimate X-Men bezalako tituluetan.

Atlantikoaren beste aldean lehen esperientzia hauek bizi ondoren, duela urte batzuk Álvaro bere etxera bueltatu zen, DC Comics-entzat lan egiteko. DCrako egin zituen lehen lanen artean, Aquaman, Grayson, La Guerra de los Robin edo Jóvenes Titanes lanak daude, baita Convergence: Booster Gold miniseriea ere (Espainian, Liga de la Justicia Converge en Crisis en tierras Infinitas liburukian argitaratua). Alvaro batez ere Batmanekin zerikusia duten komikien familian aritu da lanean, aipatutako Grayson-etik hasi eta Batman Eterno eta bere ondorengoak, Batman eta Robin Eternos. Bereziki aipagarria da Batmanen eman zuen garai txalogarria: Detective Comics, James Tynion IV gidoilariarekin, Raül Fernández tintatzaile banaezinarekin eta Brad Anderson koloristarekin elkarlanean.

Gaur egun, Alvaro berriro ari da lanean, James, Raül eta Bradekin batera, La Liga de la Justicia Oscura bertsio berrian, kritikak eta publikoak gehien txalotu duten DCren bildumetako batean.