EGILEAK 2021

ELSA RUIZ
ELSA RUIZ


Elsa Ruiz bakarrizketari eta youtuberrak telebistan eta irratian egin ditu agerpenak, besteak beste, Todo es mentira, La Resistencia eta Tarde lo que tarde saioetan. YouTubeko Lost in Transition kanaletik umorezko ikuspegitik kontatzen du emakume trans gisa izandako esperientzia eta gay kolektiboaren errealitatea.

Ilustratzaile gisa, Poni-Tico komiki-tiren saila eta Lost in transition (O la historia de la pizza con piña) online komikia nabarmentzen dira. Azken horretan, bere esperientziak, bizipenak eta pasadizoak jasotzen ditu, pertsona transen errealitatea ilustraziotik eta komediatik ezagutarazteko.

Horietako asko argitaragabeak diren bineten bidez, Elsak gizarte honetan legezko emakume izateak dituen "eragozpen txikiak" erakutsiko dizkigu; trans pertsonek jarraitu beharreko bidea eta aurre egin beharreko lege-arazoak, haien generoa aitortua izan dadin; eta baita eguneroko egoerak ere, zeinekin edonor isla daitekeen.