EGILEAK 2021

FERNANDO BLANCO
FERNANDO BLANCO


1990eko hamarkadaren amaieran, Fernando Blancok bere lehen lanak argitaratu zituen Espainiako argitaletxe txikientzat. 2000. urtean Ipar Amerikako merkatuan sartu zen, lehen aldiz Dark Horse eta DC Comics argitaletxeentzat lan eginez, Jesus Saiz, David Lopez eta Javier Pina artisten arkatzak tindatuz. Aldi berean, Moonstone Comics-entzat The Phantom pertsonaia ospetsuaren abenturen marrazkilari eta tintatzaile bezala lan egiten zuen.

Egileak berak bere webgune ofizialean azaldu duenez, 2006 inguruan tintatzaile lana uztea erabaki zuen, arkatzetan zentratzeko, artista oso gisa. Etapa berri honetan, Dynamite Entertaiment-en Army of Darkness eta Marvelen Thunderbolts serietatik igaro zen.

2013tik DC Comics argitaletxearekin dihardu lanean, Batman eterno, Fantasma errante, Detective Comics, Midnighter, Apolo, Batwoman eta Catwoman bezalako tituluetan.