EGILEAK 2021

JAVIER OLIVARES
JAVIER OLIVARES


Ilustratzailea eta komikigilea, 80ko hamarkadan hasi zen Madriz aldizkarian, eta, ordutik, hainbat aldizkari eta egunkaritan buruturiko lanak (besteak beste, El País Semanal, El Mundo eta Boston Glob), haur zein nagusiei zuzenduriko liburuen ilustrazioarekin uztartu egin ditu. Bere komikirik aipagarrienen artean, Cuentos de la estrella legumbre, La caja negra eta Las crónicas de Ono y Hop daude. Santiago Garcia gidoilariarekin batera El extraño caso del doctor Jekyll y mister Hyde eta Las meninas lanak argitaratu ditu, azken hau 2015eko Komikiaren Sari Nazionala jaso zuelarik.

Fernando Mariasekin lankidetzan aritu da El silencio se mueve eta Prisioneros de Zenda liburuetan. Bere azken lanetako batzuk Arthur Conan Doylen El perro de los Baskerville, Charles Dickensen Cuentos de Navidad, Valle-Inclanen Luces de bohemia, H. P. Lovecraften El extraño caso de Charles Dexter Ward eta Bram Stokerren Drakula izan dira.

Hainbat ilustrazio-tailer eman ditu Espainian eta Latinoamerikan, eta Ilustrazioko Eskola Txikian irakasle titularra da. 2020an La cólera argitaratu zuen, Santiago García gidoilari zuela.