EGILEAK 2021

KIM
KIM


Joaquim Aubert Puigarnauk, KIM bezala ezagunagoa, Arte Ederrak ikasi zituen, baina sekula ez zituen ikasketak amaitu. Vibraciones musika aldizkarian hasi zen komikigintzan, eta hortik beste argitalpen batzuetara igaro zen, hala nola, Mata ratos, El víbora edo Por favor. El jueves astekariaren orrialdeetatik sortu zuen Martinez el facha seriea, komiki nazionalaren historiaren zati den eskuin mutur espainiarraren satira.

Bere ibilbide luzea Bartzelonako Nazioarteko Komikiaren Sari Nagusiarekin eta El Gat Perich Nazioarteko XII. Umore Sariarekin aintzatetsia izan da. 2010ean, Antonio Altarribarekin batera, Komikiaren Sari Nazionala jaso zuen El arte de volar lanarengatik, Altarribaren aitaren biografia dena eta joan den mendeko Espainiako kronikarik onenetakoa ere. 2016an, egile bikote honek El ala rota argitaratu zuen, XX. mendeko Espainiaren erretratu berria, oraingoan gidoilariaren amaren begietatik kontatua. Bere azken lana, Nieve en los bolsillos, eleberri grafiko autobiografikoa, hasiera-kontakizuna eta bizitza hobe baten bila bere etxea utzi behar izan zuen belaunaldi baten omenaldi samurra da.