EGILEAK 2021

SARA SOLER
SARA SOLER


Bartzelonan bizi den komikigile eta ilustratzaile aragoiarra, Arte Ederrak eta Escola Josoren Arte Grafikoko ikastaroa ikasi zituena. Factory Producciones-en Morpheus obran jantzien eta eszenografiaren diseinatzaile gisa lan egiten ibili da, storyboarder aritu da zenbait animazio estudioetan, eta Memorias de un hombre en pijama filmerako hondo-egile gisa.

Narratiba grafikoaren munduan 2017an hasi zuen bere ibilbidea, Carnet Jove Connecta 't al Còmic bekaren bigarren txanda irabazi zuenean, egile oso gisa bere lehen lana, Red & Blue (Panini), argitaratzeko aukera eman ziona. Ordutik, hainbat argitaletxe espainiar eta estatubatuarrentzat lan egin du, eta En la oscuridad (Planeta), Robinson Crusoe (RBA) klasikoaren egokitzapena, Planeta Manga vol. 2 (Planeta), Dr. Horrible: Best Friends Forever edo Plants vs. Zombies vol. 14 (Dark Horse) argitaratu ditu.

Bere azken lana, Us, autoargitaratutako fanzine bezala hasi zen, 2019 eta 2020an zehar hainbat sari jaso zituen, eta hortaz gero, eleberri grafiko bihurtu da Astiberriren eskutik (2021).

Gaur egun, Sara Solerrek Estatu Batuetarako eta Espainiarako hainbat proiektutan lan egiten jarraitzen du, Joso Escolan komiki eskolak emateaz gain.