EGILEAK 2021

SIMONIDES
SIMONIDES


Simonidesek (Ernesto Murillo Simon; 1952, Murchante) 70eko hamarkadan Star eta El Huerto fanzinean debutatu zuen, beranduago hainbat argitalpenetan kolaboratu zuelarik, horien artean, El Víbora, Makoki, Harakiri, Habeko Mik eta, bereziki, TMEO. 1982an, beste egile batzuekin batera, Iruñean sortu zuen aldizkari enblematiko hori, jarraian Gasteizen argitaratuko zena. Horren argitaratzailea izan zen hamarkada bat baino gehiagoz, eta garai horretan, aldizkaria Europako Fanzine Onenaren saria jaso zuen Grenobleko Komixeko Jaialdian (1989) eta, bitan, Bartzelonako Komikiaren Aretoko Estatuko Fanzine onenaren saria. Horrez gain, prentsan ere lan egin du Simonidesek, esaterako Egin eta Navarra Hoy egunkarietan, baita Gara-ko Zazpika gehigarrian ere.