2022KO EGILE GONBIDATUAK

AGUSTINA GUERRERO


La Volátil Agustina Guerrero da, Argentinako Chacabuco hiri txikian duela hogeita hamar urte baino gehiago jaiotako egilea. Bartzelonan bizi da 2003tik. Denboraldi batez diseinatzaile grafiko gisa lan egin ondoren, ilustrazioan aritzea erabaki zuen. 2011n Diario de una volátil blog autobiografikoa sortu zuen, hilabete gutxitan milaka jarraitzaile eta sare sozialetan berehalako arrakasta lortu zuena. Zenbait liburu egin du bakarka, hainbat hizkuntzatara itzuliak eta irakurleen artean arrakasta handia lortu dutenak: Nina, Diario de una adolescente (Montena, 2011), Diario de una volátil (Lumen, 2014), Mamma mia! (Lumen, 2015), Érase una vez la volátil (Lumen, 2016), A calzón quitado (Lumen, 2017) eta El viaje (Lumen, 2020), Voces que cuentan (Planeta Cómic, 2021) antologian parte hartzeaz gain. Norbaitek zertaz bizi den galdetzen dionean, batzuetan marrazkiak eginez kontatzen du. Getxoko Komiki Azokan bere azken eleberri grafikoa aurkeztuko du: La compañera (Lumen).