2022KO EGILE GONBIDATUAK

ANA ONCINA


Ana Oncinak Croqueta y Empanadilla bere lehen liburuarekin harritu zuen publikoa. Bikote gazte eta maitagarria protagonista duen lana, bere sortzailearen bizitzaren isla da eta bere eguneroko umorearekin irribarreak ateratzen ditu gag laburretan. 2015eko Bartzelonako Komiki Azokako publikoa liluratu zuen (Publikoaren Saria eman zioten) bai eta bere lanak sareetan jarraitzen dituzten zale ugari ere. Croqueta y Empanadilla hirugarren zenbakiaren ondoren, Alex Gimenezekin batera Voltio komiki aldizkaria koordinatu zuen. 2019an, Los F* cking 30 komikia argitaratu zuen eta, 2021ean, Just Friends. Gaur egun, ilustratzaile lanak uztartzen ditu argitaletxeen munduan, eta, aldi berean, komikigintzaren munduan murgiltzen da, Patreoneko bere orrian Croqueta eta Empanadilla komikiak eta bere pertsonaiarekin egindako hausnarketa pertsonalak argitaratuz.