2022KO EGILE GONBIDATUAK

EMILE BRAVO


Emile Bravo komiki egile eta ilustratzaile frantsesa da. 1964an jaio zen Parisen, aita espainiarra eta ama frantziarra zituela. 1992an, L'atelier Nawak izeneko frantziar ilustratzaileen tailer kolektiboan sartu zen, Lewis Trondheim, Christophe Blain, David B., Joann Sfar eta Fabrice Tarrinekin, besteak beste. 1995ean, kolektiboaren esperientziak L'Atelier des Vosges tailerrarekin jarraitu zuen, Marjane Satrapi eta Marc Boutavantekin batera.

Emile Bravo gazteentzat egindako lanengatik ezaguna da. Horien artean azpimarratzekoa da hasiera batean Okapi aldizkariak 1999an argitaratutako Las asombrosas aventuras de Jules saila. Sail horrek René-Goscinny saria jaso zuen bere bigarren liburukiagatik. Gazteenentzako komikia ere idatzi zuen, Ma maman est en Amérique, elle a rencontré Buffalo Bill, hain zuzen ere, Angoulêmeko jaialdiko Essentiel sari ospetsua jaso zuena. 2008an bere proiekturik handizaleena hasi zuen, El diario de un ingenuo, Bigarren Mundu Gerran girotua eta Spirou pertsonaia mitikoari berrekin ziona. Kritikak harrera bikaina egin zion eta sari ugari jaso zituen egileak. Obra honekin lortutako arrakastaren ondorioz, Emile Bravok Okupazioan zehar Spirouren abenturen jarraipena idaztea erabaki zuen, La esperanza pese a todo izeneko sail batean. Akzioa, umorea, errealitate historikoak eta gogoeta filosofikoa nahasten dituen istorio zirraragarria.