2022KO EGILE GONBIDATUAK

MAX


Max (Francesc Capdevila, Bartzelona, 1956) Bartzelonako underground mugimendu hasiberriaren barruan abiatu zen komikiaren munduan, San Jordiko Arte Ederretako Eskolan ikasten zuen bitartean. 1979an, El Víbora aldizkarian kolaboratzen hasi zen hilero. Aldizkari horretan argitaratu zituen bere komiki-lan gehienak, eta horri esker, Espainiako komikigile ospetsuenetako bat bilakatu zen nazioartean, Ignatz (AEB) bezalako sariak lortu zituela. Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokaren Sari Nagusia (2000) eskuratu du et baita Kultura Ministerioaren Komiki Sari Nazionala (2007) Bardín el superrealista lanari esker (sei hizkuntzatara itzulia). Honak hauek ditu beste lan ospetsu batzuk: Vapor (2013ko Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokaren Egile Nazionalen Lan Onenaren Sarirako izendatua), Paseo astral, Conversación de sombras eta ¡Oh diabólica ficción!