2022KO EGILE GONBIDATUAK

NÚRIA TAMARIT


Villa-real (Castelló), 1993. Arte Ederretan Graduatua. Zenbait fanzinetan jardun da, hala nola Belice, Club del Còmic de València, Saxífono eta Sacoponcho. Bartleby (Valentzia), Delirio (Mostoles) eta Solent University of Southampton (Erresuma Batua) liburu-dendetan egin ditu erakusketak. Nimio fanzinearen sortzaileetako bat da (fanzine onenaren saria jaso zuen 2016ko Bartzelonako Komiki Azokan) eta Voltio aldizkarian ere lan egin du. Duerme pueblo a cuatro manos argitaratu du Xulia Vicenterekin. Avery 's blues-en Angux gidoilariarekin aritu da elkarlanean eta Giganta argitaratu du, JC Deveneyren testuekin. Halaber, Dos monedas lanarekin Valentziako Eleberri Grafikoaren I. Saria irabazi zuen. Loba boreal da bere azken sorkuntza, La Cúpula-k argitaratua.