2022KO EGILE GONBIDATUAK

ROBER GARAY


Rober Garay (Bilbo, 1964) artista sailkaezina da, eta txikitatik gustoko izan du marraztu, esploratu eta patinatzea. Bere grinei leial, pertsonaia bitxi eta ahaztezinak sortu ditu, besteak beste, El reino inclinado, El agrosalvaje mundo de Manurro, Puto edo Kapitan Kaoporrex albumetan agertu direnak. Zenbait album ere argitaratu ditu Frantzian, Sauré argitaletxearen eskutik. Edorta Jimenez idazlearen gidoiarekin, Bermeoko historia islatu du Canterburyko paperen misterioa lanean. Jarduera hau eskultura sorkuntzekin, instalazioekin, Arte Gordinarekin eta naturan egindako interbentzioekin konbinatzen du. El Correo-n Roque Star saila egiten zuen astero eta Deia eta Egin egunkarietan ere erakutsi ditut bere lanak. Ekintzaile nekaezina, Agroskate arropa enpresaren sortzailea izan zen. Txalapartan, Fernando Palazuelosekin batera, Zapatos en la arena (2013) eta La bestia que bebe de las huellas (2014) argitaratu ditu.