AUTORES INVITADOS 2023

AMAIA ARRAZOLA


Amaia Arrazolak (Gasteiz, 1984) Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta aldi batez arte zuzendari gisa lan egin zuen publizitatearen sektorean. 2010ean Bartzelonara joan zen freelance ilustratzaile profesional gisa bere ibilbideari ekiteko, eta pixkanaka sendotuz eta bere sormen-proiektuak garatuz joan zen, publizitate-ilustrazioa marrazki editorialarekin eta formatu handiko horma-lanekin txandakatuz. Azken urteotan bezero askorekin kolaboratu du (Vueling, Coca-Cola, Movistar, Nike, Bartzelonako Unibertsitatea, Adidas, Uniqlo...), hiriko artearen jaialdietan parte hartu du, muralak pintatu ditu gertuko eta urruneko lekuetan, hitzaldiak eman ditu, eta hainbat liburu argitaratu ditu, horien artean Pequeña & Grande. Audrey Hepburn (Alba) eta Cosas que nunca olvidarás de tu Erasmus (Lunwerg). 2017an Matsudon (Japonia) egon zen Paradise Air konpainiaren beka artistiko bati esker; egoitza hartatik jaio zen Wabi sabi (Lunwerg), Japoniako herrialdean izandako esperientzia pertsonalak kontatzen dituena.