GONBIDATUTAKO AUTOREA 2023

MIKEL BEGOÑA


1964an Bilbon jaioa, Historian lizentziaduna da. 2004. eta 2008. urteen bitartean gidoiak idatzi zituen Ricardo Sendra marrazkilari argentinarrarentzat, eta harekin Euskal Herriko hainbat komiki lehiaketatara aurkeztu zen. 2005ean Elgoibarko Udalak antolatutako Kokoe lehiaketa irabazi zuten, eta 2006an Basauriko Udalak antolatutako Ganorabako lehiaketa. 2007an, Matxitxakoko batailaren 70. urteurrena ospatzeko bere lehen komiki-liburua idatzi eta argitaratu zuen, "Mar de Plomo", gaztelaniazko eta euskarazko edizio batekin. 2008an Iñaket marrazkilari bilbotarrarekin kolaboratzen hasi zen, eta harekin batera "Tristísima ceniza", "El pico de los cuervos", "Ötzi", "Ötzi: Por un puñado de ámbar", "Ötzi: El cobre tenía un precio" edo "Helize" lanen gidoia sinatu zuen. Liburuzain gisa lan egiten du maiz, hitzaldi espezializatuak ematen ditu eta hainbat erakusketa komisariatu ditu, besteak beste, "Komikia", euskal komikigintzak 1975etik 2017ra izan duen bilakaera aztertzen duen erakusketa ibiltari.